Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Info gehiago

Atalak

“Nire eskulturaren hiztegia”

“Lanak berak hazteko modu jakin bat zehazten du, eta norberak zenbat eta hobeto ezagutu hazteko modu hori, orduan eta aukera gehiago zabaltzen dira prozesu jakin horrek berezkoa duen eskultura sor dadin”. —Ruth Asawa

 

Hemen ikusgai dauden lanek Ruth Asawak 1950eko hamarkadan zehar asmatu eta jatorri industrialeko alanbrea eskuz kiribilduz sortu zituen eskultura-forma askotarikoen katalogo partziala osatzen dute; hain zuzen, “nire eskulturaren hiztegia” deitu zion artistak horri 1955ean. Txandaka, forma horiek geruzak osatzen dituzte, elkarren baitan txertatzen dira, elkarri lotzen zaizkio, tolestu egiten dira eta ur-jauzien antzera datoz goitik behera; hala, inguruko espazioarekiko iragazkortasuna mantenduta ere bolumena zedarritzen duten azalera jarraituak sortzen dituzte. Eskulturak osatzen dituzten egiturak simetrikoak eta orekatuak badira ere, artelanari begiratzeko tokiak eta lanarekiko distantziak baldintzatu egiten dute ikusleak nola hautematen dituen formak.

Bere alanbre kiribilduzko teknika baliatuz, Asawak zera sortzen zuen, “beren horretan forma eta bolumena izango luketen eta haien siluetek ere bolumena izango luketen eskulturak, baita bolumendun itzala izan bide luketen eskulturak ere”. Atal honetako artelan gehienak Asawak berak aukeratu zituen 1950eko hamarkadan New Yorkeko Peridot Galleryn eskaini zizkioten bakarkako erakusketetan ikusgai jartzeko. Erakusketa haiei esker, artistaren obra publiko zabalagoarengana iritsi zen. Multzo moduan hartuta, artelanok artistaren praktikaren izaera errepikakorraren adierazgarri argia dira.

BESTE ATALAK

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago