Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
“Nire eskulturaren hiztegia”
Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak
Atalak
Tamarind grabatuak, 1965
- Izenburua:
- Tamarind grabatuak, 1965
- Erakusketa:
- Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
- Gaiak:
- Artisautza | Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | AEB | Josef Albers | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Asawa, Ruth
1960an, June Waynek Tamarind Lithography Workshop zabaldu zuen Los Angeleseko Tamarind Avenue etorbidean, eta, hari esker, litografia artistikoak AEBn zituen aukerak nabarmen areagotu ziren. Asawaren irakasle ohi Josef Albersen iradokizunez, artistak bertan bi hilabeteko egonaldia egiteko gonbidapena jaso zuen 1965ean; izan ere, tailer hartan hainbat estanpazio-lan egindakoa zen Albers. Han eman zuen epealdi laburrean, Asawa zazpi estanpatzailerekin aritu zen eskuz esku lanean, eta zeharo esperimentalak ziren berrogeita hamalau estanpazio-lan sortu zituen.
Asawaren grabatu paregabe haiek senideak, loreak, platano-arbolak eta aulkiak irudikatzen zituzten, baita abstrakzioak ere; lan horietako batzuk atal honetan daude ikusgai. Artistak zuzenean pintatzen zuen kareharrizko lauzen edo aluminiozko xaflen gainean, eta argizari- arkatza, argizarizko margoak zein tinta litografikoa baliatzen zituen horretarako; ondoren, estanpatzaileek irudia finkatzen zuten, tinta ematen zioten harriari edo metalezko xaflari, eta papera prentsatik pasatzen zuten. Asawak sekula ez zion berriz heldu estanpaziogintzari Tamarinden igarotako uda-hondar eta udazken hasiera hartan bezainbesteko grinaz, baina sinetsita zegoen oso bitarteko baliotsua zela, eta errefusatu egiten zuen “artisautza eta estanpazioa pintura eta eskultura baino garrantzia eskasagokoak direla dioen mitoa. Pieza on bat garrantzitsua da bere horretan, kategoriak kategoria”.