Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

Tamarind grabatuak, 1965

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960–1990eko hamarkadak

Info gehiago

Atalak

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak

Izenburua:
Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Konposizioa | Lan-prozesua | Eskala | Natura | Landareak | AEB | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

“Natura dut irakasle, eta gure XX. mende honen ekoizkin diren materialak erabili ditut haren hazkuntza-ereduak aztertzeko”. —Ruth Asawa

 

1962an, Death Valley basamortuko landare lehortu bat oparitu zioten Ruth Asawari, eta horixe izan zuen artistak inspirazio-iturri eskulturagintzan norabide berri bati ekiteko. Landarea marrazten saiatu zen, baina ohartu zen “haren konplexutasuna [medio,] ezinezkoa” zela; beraz, alanbrera jo zuen: alanbre-sortak eta -harilak erabili zituen adar konplexuak nahiz bestelako forma botanikoak sortzeko. Asawak “alanbre lotuzko” eskulturak egiteari ekin zion hurrengo hamarkadan zehar, baita gerora ere. Berak aipatu zuenez, lan horiek “alanbrea bezalako material inpertsonal eta gogor-gogorra hartzen dute, eta naturala dirudien gauza malgu bat sortzen dute; horrela, alanbre-zati abstraktu bat hartu eta landare bilakatu dezakezu. Eta gustuko dut gogortasunetik biguntasuneranzko trantsizio hori”.

Asawaren alanbre lotuzko lanen abiapuntua lore formako, izar formako edo forma geometrikoko erdigune bat izan ohi zen. Pieza lantzen joan ahala, eta forma kanporantz hazi ahala, Asawak materialaren tasunei erantzuten zien “alanbreak agintzen duenari” jaramon eginez, eta naturan agertzen diren patroiak imitatzen zituen. Zintzilikatzekoak nahiz horman eskegitzekoak ziren eskultura haiek bere marrazketa-lana biziberritu zuten; izan ere, alanbrezko piezek bezalaxe, artistaren marrazkiek ere aukera berriak arakatzen zituzten diseinu geometrikoen, lore arinen eta zuhaitz-antzeko patroi adarkatuen bidez.

1970eko hamarkadan zehar, eta baita aurrerago ere, Asawak “materialen, hazkundearen eta formaren mugak arakatzen” jarraitu zuen, “alanbrearekin eskulturak eginez”. Alanbre kiribildu nahiz lotuzko konposizioen aldaera berriak sortuz zihoan heinean —batzuk itxiak eta beste batzuk irekiak, batzuk goitik esekiak eta beste batzuk horman eskegiak—, artistak materialen esplorazioan ere sakondu zuen, eta erretxinarekin nahiz beira koloreztatuarekin esperimentatu zuen.

Miniaturak

1950eko hamarkadan Ruth Asawak dagoeneko eginak zituen eskala txikiko zenbait lan, baina 1970eko hamarkadaren amaieran erronka berezi gisa heldu zion mota horretako piezak egiteari. Alboko bitrinan ikusgai dauden miniatura-eskulturak alanbre kiribildu bereziki fin eta xehez eginda daude. Adina bere ikusmenean izaten ari zen eraginaz jabetzen hasita, eskala txikiagoan lan egitea otu zitzaion Asawari, bere ikus-ahalmena eta abilezia probatzeko asmoz. “Itsu geratuko naiz miniatura-lan hauek kakorratzez egiten”, idatzi zuen lagun bati bidalitako gutunean. “Erabaki dut nire begiak are gehiago aldatu aurretik egingo ditudala”. Artistaren obra osoarekin alderatuta, proportzio xumeagoak dituzte miniatura horiek guztiek. Hemen ikusgai dauden bederatzi miniatura-lanak egiterakoan, bere lengoaia eskultoriko oparotik edan zuen Asawak, eta bereizgarri zituen formak bestelako eskala batean aurkeztu zituen.

BESTE ATALAK

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago