Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960–1990eko hamarkadak

Info gehiago

Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak

Info gehiago

Atalak

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak

Izenburua:
“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Artistak | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Marrazkigintza | Landareak | Loreak
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

Bere ibilbide osoan zehar, Ruth Asawa behin eta berriz itzuli zen landareak nahiz loreak irudikatzera, eta lirioak, hortentsiak, urreliliak eta bere lorategiko beste hainbat loreren formak zirriborratu zituen lan-koadernoetan eta paper gainean. Asawarentzat, bizitza bertatik bertara marraztea behaketa hutsaz harago zihoan: munduarekin eta orainaldiarekin harremanetan egoteko modu baliotsua zen. “Bizitzak berak marrazten du”, idatzi zuen behin, inguruko gertakari eta objektuek bere lana zenbateraino definitzen zuten adierazteko.

1985ean, Asawari lupusa diagnostikatu zioten, eta, ia urtebetez, ahalmen fisikoa nabarmen urritu zitzaion, baina sortzeko grina ez zitzaion amiñi bat ere gutxitu. Bere ibilbideko azken hamarkadetan marrazki botanikoak egin zituen batik bat, eta lan horietako batzuk atal honetan jasota daude. Artelan intimo horiek zeharo errealistak dira batzuetan, abstraktuak besteetan, eta sarritan eskuzabaltasun- keinu batetik jaiotzen ziren: artistaren lagun eta senideek oparitutako landareetatik. Hain zuzen, mota horretako lanetako askoren tituluek pertsona horien izenak aipatzen dituzte, nola diren Albertek oparitutako lorategiko lore-sorta (1999) edo Adamek oparitutako San Valentin eguneko lore-sorta (1991); azken izenburu horrek aipagai du artistaren semea, zeina maiz arduratu baitzen gurasoen loreak zaintzeaz haien azken urteetan. Inguruan zituen elementu naturalak jasota uzteko ohituraren bidez, bere inguruko komunitatea ere dokumentatu zuen Asawak, baita denboraren joana ere.

BESTE ATALAK

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago