Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak

Info gehiago

Atalak

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Izenburua:
“Etxea dut estudio, orain eta beti”
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Artistak | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | AEB | Kalifornia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

Ruth Asawaren aipu ezagun batek ezin hobeto irudikatzen du artistak familia-bizitza eta sormen artistikoa uztartzeko zuen filosofia: “Etxea dut estudio, orain eta beti”. Asawaren San Frantziskoko etxea arte-espazio bizi bilakatu zen senidez, lagunez eta alanbrezko eskultura eseki ikonikoz bete ahala. Motibo hori inspirazio-iturritzat hartuta, eta artistaren praktika oparoaren froga izan asmoz, areto honek bateratu egiten ditu Asawak bere ibilbide osoan zehar hainbat teknika baliatuta sortu zituen lanak eta bizialdi osoan lagun izan zituen zenbait artistaren lanak.

Ondoko horma-argazkian ikus daitekeenez, Asawa- Laniertarren Noe Valleyko etxearen bihotza katedral tankerako egongela nagusia zen: hegoaldera ematen zuten leihoak zituen, baita altuera bikoitzeko sabaia ere, bost metro eta erdikoa. Egongela objektuz beteta zegoen, artistak bere seme-alabengan nahiz etxera zetozen gonbidatuengan etengabe sustatzen zuen sormenaren isla. Hormetan Asawaren lanak zeuden ikusgai, baita hainbat lagunen artelanak ere, besteak beste, Josef Albersenak. Apaletan Marguerite Wildenhainen ontziak ikus zitezkeen arteari buruzko liburuekin batera. Hala ere, egongelaren ezaugarririk nabarmenena Asawaren alanbrezko eskulturen multzo batek osatzen zuen, goialdean agerian zeuden habeetatik zintzilik. Bere etxe/estudioaren barruan nahiz kanpoan egon, Asawak ez zion sekula lan egiteari uzten: ingurumariak zirriborratzen eta marrazten aritzen zen, hurrengo eskultura prestatzeko alanbrea kiribiltzen edo sortaka lotzen, origamia egiteko papera tolesten, edota beste artista, hezitzaile eta artearen aldezle batzuei ongi etorria egiten, elkarrekin lanean jarraitzeko.

BESTE ATALAK

“Nola ikusi”: Black Mountain College, 1940ko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Nire eskulturaren hiztegia”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Tamarind grabatuak, 1965

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Natura, alanbre lotua eta eskultura berantiarra, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Arte publikoa eta enkargu publikoak, 1960–1990eko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago

“Etxea dut estudio, orain eta beti”

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Atala, 2026

Info gehiago