Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

hezkuntza-edukia

Artxibategia

Artxibategietan askotariko irudiak eta dokumentuak gordetzen dira, hainbat euskarritan, gerora erabili ahal izateko. Irudi eta dokumentuok gertakizun, pertsona, leku eta bestelakoen testigantza izan ohi dira.

Erakusketa honetako zenbait lan artxibategiak dituzte inspirazio-iturri: gure ingurukoak batzuk, urrunekoak besteak —Lazkaoko artxibategi pribatua eta Los Angelesko artxibategi publiko bat (Kalifornian), besteak beste—. Beste lan batzuek, aldiz, artxibategietan aurkitu ohi diren euskarriak eta katalogoak dakartzate gogora, adibidez, Iñaki Garmendiaren (Ordizia, 1972) Euskal etxaldeak (Villas Basques, 2013) sailak. Lan hori egiteko artista “dokumentalista” saiatu baten antzera, herri baten IDENTITATEA jasotzen duten irudiak eta planoak bildu ditu —oraindik horretan dabil—, hain zuzen, herri horren arkitektura tradizionalarenak. Halaber, norbanakoaren identitatea, baita azpikulturak ere, lantzen ditu Garmendiak; horretarako, azpikultura jakin batzuen irudiak eta hotsak hartzen eta aldatzen ditu, eta jatorrizkoarekin inolako zerikusia ez duten testuinguruetan aurkezten ditu.

Gizarte jakin baten eta historiaren une jakin bateko identitatea eta memoria islatzen ditu, modu artistikoan, bere lanean.