katalogoa
Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Guggenheim Bilbao Museoa
- Izenburua:
- Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
- Egilea:
- Guggenheim Bilbao Museoa
- Erakusketa:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea
- Mugimendu artistikoak:
- Primitibismoa
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Akrilikoa eta collagea zur gainean
124 x 246,7 x 3,5 cm
Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians) eta Napoliko gizona (Man from Naples) 1982koak dira, Jean-Michel Basquiat-en ibilbidean garrantzi handia izan zuen aldikoak: artista gisa nabarmendu ondoren eta garai emankorrenaren aurretik egin zituen. Bi lanok funtsezkoak dira 1980ko hamarkadan haren pinturak izan zuen garapena ulertzeko.
Napoliko gizona lanean, gainazal osoa arbel handi bat balitz bezala erabili zuen artistak, bertan zirriborroak egin eta zeinuak nahasteko. Pinturaren titulua asto gorriaren buru gainean idatzitako esalditik hartu zuen eta hainbat inskripzioz, kolore orbanez, zirriborroz eta oinarrizko zeinuz inguratua egon arren, konposizioa nabarmentzen da irudi totemiko baten antzera. Umoreak, ironiak eta primitibismoak definitzen dute indar handiko pintura adierazgarri hau.
[Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]