Edukira zuzenean joan

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

hezkuntza-edukia

Ikus-entzunezkoak

Izenburua:
Ikus-entzunezkoak
Erakusketa:
Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Gaiak:
Artistak
Artelan motak:
Ikus-entzunezkoa
Aipatutako artistak:
Basquiat, Jean-Michel

Gune honetan ikus-entzunezkoak daude. Basquiat izan zen bi film hauen protagonista, eta bien zuzendari eta ekoizleek harreman pertsonala zuten Basquiatekin. Tamra Davis-ek 1988an elkarrizketa-dokumental bikain bat grabatu zuen, An Interview with Basquiat, 20 minutukoa. Basquiatek, lasai eta eroso, haren bizitzaren eta lanaren inguruko galderak erantzuten ditu. Dokumentala ez zen 2000. urtera arte kaleratu, egileari bereziki mingarria egin baitzitzaion lagunaren heriotza.

Halaber Downtown 81 filmaren zati bat ematen da. Pelikula Edo Bertoglio-k zuzendu, Glen O’Brien-ek idatzi eta Maripol-ek ekoitzi zuen. Basquiaten bizitzaren egun bat, hogei urte zituela, du oinarri. Basquiatek bere burua antzezten du eta beste pertsonaiak lagunak eta ezagunak dira. Filmaketa Manthattaneko downtown-en egin zen. Gune honetan, halaber, ikusgai daude filmaren fotograma batzuk.