hezkuntza-edukia
Polaroids
- Izenburua:
- Polaroids
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Historia | New York
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel | Warhol, Andy
New Yorken, bereziki, downtown inguruan, arte-giro bizia eta ekimen ugari egiten ziren 1970eko eta 1980ko hamarkadan. Garai horren berri emateko zortzi polaroid argazki daude hemen, jatorrizkoak, Maripol diseinatzaileak egindakoak. Maripol New Yorken bizi zen ekoizle, argazkilari eta arte-zuzendari frantziarra zen, Basquiat-en eta garaiko beste artista eta pertsonaia batzuen lagun hurbila. Argazkietan honakoak agertzen dira, besteak beste: Andy Warhol eta Keith Haring artistak, Blondie taldeko abeslaria, Grace Jones, Madonna eta Rammellzee abeslariak eta Futura 2000 grafitigilea.