hezkuntza-edukia
Eskerrak Emateko Egunaren Macy´s desfilea eta Untxia
- Izenburua:
- Eskerrak Emateko Egunaren Macy´s desfilea eta Untxia
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Herri-kultura | Masa-kultura | Sorkuntza artistikoa | Tamaina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Estatuaria sailerako Koons-ek altzairu herdoilgaitzezko Untxia (Rabbit, 1986) lan ikonikoa egin zuen, aurreko lan batetik abiatuta, Lore eta untxi puzgarriak (zuri luzea, untxi arrosa) [Inflatable Flower and Bunny (Tall White, Pink Bunny)].
Untxia eskultura oinarri, heliozko puxika erraldoi bat -̶̶̶ 16 metro inguruko luzerakoa-̶̶̶ egin zuen 2007an, Eskerrak Emateko Egunaren desfilerako. AEBn egun hori ospatzen da udazkeneko uzta eskertzeko; lehenengo ospakizunak kolonia-garaikoak dira. Urtero, egun horretan -̶̶̶ azaroaren amaieran-̶̶̶ , New Yorkeko Macy´s saltegi handiek hiriko desfile jendetsua babesten dute; hiriko kale ezagunenetatik egiten da, eta telebistan ematen dute. New Yorkeko desfile hori eta haurtzaroko oroimenak baliatu zituen -̶̶̶ besteak beste, Yorken, jaiotza-hirian, Pensilvanian, Kolonia-Eguna ospatzeko desfilera joaten zen-̶̶̶ Untxia puxika egiteko, hots, tradizioa eta garaikidea uztartzeko eta gizarte-ospakizun bihurtzeko.