hezkuntza-edukia
Venus-en jaiotza eta ARTPOP
- Izenburua:
- Venus-en jaiotza eta ARTPOP
- Erakusketa:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta mitologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Edertasuna | Herri-kultura | Masa-kultura | Pop | Lady Gaga
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Venusen jaiotza (1483–85) Errenazimentuko italiar maisu Sandro Botticelli-ren (1445–1510) lan bat da. Pintura horretan, Venusen irudia, edertasunaren, amodioaren eta desiraren jainkosa erromatarra, itsasotik irteten da. Koons-en Antzinatasuna (2008an hasia) eta Esfera islatzaileak serietan, edertasuna eta proportzio idealak giza irudietan jasotzen dira, eskultura klasikoak gogora ekartzen dituztenak, gainera.
Eskulturez gain, Koonsek pop-aren izar Lady Gaga-ren azken diskoaren portada diseinatu du —ARTPOP (2013)—. Atzealdean Botticelliren lanen zatiak daude eta aurrealdean zabaldutako oskolaren kokaerak alabastrozko Lady Gaga itsasotik ateratzen den jainkosa delako ilusioa eragiten du.
Koons-ek Lady Gagari argazkiak atera zizkion, Esfera islatzaileak seriearen barruan. Sail horretan esfera urdin metaliko bat igeltsuzko eskultura zuri argien ondoan agertzen da. Esfera horiek artistaren jaioterriko Pensilvaniako lorategietan jarri ohi diren apaingarriak dituzte oinarri. Gaur egungo poparen izarretako baten igeltsuzko eskultura erraldoia egitean, Koonsen lanak antzinako eta oraingo ikonoak elkarlotzen ditu.