Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Bizikleta-gurpila eta Hoover “Deluxe” zorua garbitzeko eta leuntzeko makina berriak

Izenburua:
Bizikleta-gurpila eta Hoover “Deluxe” zorua garbitzeko eta leuntzeko makina berriak
Erakusketa:
Jeff Koons: atzera begirakoa
Gaiak:
Herri-kultura | Masa-kultura | Artea eta teknologia | Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia
Mugimendu artistikoak:
Dadaismoa
Artelan motak:
Eskultura-objektua | Ready-made
Aipatutako artistak:
Koons, Jeff

Ibilbidearen hasieratik, Koons-ek Marcel Duchamp-en eragin handia izan zuen. Duchamp XX. mende hasierako Dada mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen; joera horrek orduko artearen eta gizartearen arau eta ohiturak zalantzan jartzen zituen. Koonsek honakoa azaldu du Dadaren eraginaren inguruan: “Niretzat, XX. mendean, artearen elkartruke garrantzitsuena arte subjektiboaren eta arte objektiboaren artekoa izan zen. Arte subjektiboak nia eta norberaren esperientzia du gai, eskuz lan egitean. Arte objektiboa Duchampena edo Warhol-ena modukoa da, komunitatearen esperientziatik hurbilago dago”.

Arte “objektiboaren”, hots Duchampen eta haren readymade lanen -̶ ekoitzitako objektuak arte-objektu moduan aurkezten zituen, esaterako Bizikleta-gurpila (Bicycle Wheel, 1913)-̶̶̶  espirituarekin bat egiten du Koonsek. Horren adibide dugu Berria serieko Hoover “Deluxe” zorua garbitzeko eta leuntzeko makina berriak (New Hoover Deluxe Shampoo Polishers, 1980). Lan horretan artistak etxeko gailua ohiko ingurutik atera zuen eta atzetik tutu fluoreszenteak itsatsi zizkion; horrela lerroaren, formaren eta bolumenaren azterketa bihurtu zuen. Koonsek eguneroko objektuak, erabili gabeak, erabiltzen ditu artegintzarako.