Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Arnolfini-ren erretratua eta Ilargia

Izenburua:
Arnolfini-ren erretratua eta Ilargia
Erakusketa:
Jeff Koons: atzera begirakoa
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Erretratua eta autorretratua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Koons, Jeff

Jan van Eyck Brujaseko (Belgika) margolaria izan zen, XV. mendearen lehen zatikoa. Garaiko gizartearen irudi gailenen erretratu ugari egin zituen aginduz. Ezaguna da Arnolfiniren erretratua (1434), zeinetan Giovanni di Nicolao Arnolfini merkatari italiarra eta haren emaztea agertzen diren. Atzealdean ispilu konbexu bat dago eta bertan bi pertsonak eszenari begiratzen diote; ustez, horietako bat artista zen.

Koons-en Ospakizunak saileko Ilargia (Moon, 1995–2000) eskulturan Van Eyck-en arrain-begi perspektiba bera baliatzen du, baina islatutako pertsonak ikusleak dira, ez artista. Artelanaren, espazioaren eta ikuslearen arteko elkartrukea dago Ilargia lanaren gainazalean; antzekoa gertatzen da Atrioko terrazako Idi-bihotzak (Tulips, 1995–2004) eskulturan —Guggenheim Bilbao Bildumakoa da eta Atrioko terrazan dago—. Lanok hausnarketa ugari eragin dituzte ikusleengan. Egin postura-saiakerak ispilu konbexuaren aurrean, hurbiletik zein urrundik, eta begiratu arkitekturaren, argiaren eta inguruko gauzen islak nola aldatzen diren. Ez ahaztu argazkiak ateratzea!