Edukira zuzenean joan

Jeff Koons: atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Elvis bikoitza eta Hulk Elvis I

Izenburua:
Elvis bikoitza eta Hulk Elvis I
Erakusketa:
Jeff Koons: atzera begirakoa
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Herri-kultura | Masa-kultura | Rock and Roll | Hulk
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Komikia | Pintura | Serigrafia
Aipatutako artistak:
Koons, Jeff

Elvis Presley, rock and roll-aren erregea, musikaren ikonoa eta antzezlea izan zen, eta gaur egun gehien saltzen duen abeslarietako bat da, oraindik ere. 1960ko hamarkadan, Andy Warhol pop artistak tamaina errealeko Elvisen hainbat serigrafia egin zituen, Elvisek hartu ohi zuen posturan; horren adibide dugu Warholen Elvis bikoitza (Double Elvis, 1963), Presleyren Flaming Star (1960) filmeko irudi bat oinarri hartuta egindakoa.

Koons-en Hulk Elvis I (2007) pinturan, Marvel etxeak 1962an kaleratutako komikiko Hulk pertsonaia agertzen da. Izenburuan, baina, Warholen sailari aipamena egiten dio, eta, are gehiago, Hulkek Elvisen pose berbera du. Hori dela eta, herri-kulturan ospeak duen lekua hausnartzen du. Gizon arrunt bat heroi bihurtzen da. Artistak honakoa esan du Hulk Elvis seriearen inguruan “Hulk Elvis serieak erraietakoa den alderdia lantzen du; baina, era berean, jendearekin konektatzen du artearen historiari buruzko erreferentziak erabiliz. Artearen historiak jendea gizateriarekin, gizaki gisa gure historiaren alderdi sakonenarekin lotzeko bere modua dauka. Gure iraganaren zantzua ematen digu, baina baita gure etorkizunarena ere”.