hezkuntza-edukia
Eragin handiko idatziak
- Izenburua:
- Eragin handiko idatziak
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta musika | Artea eta pertzepzioa | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Forma | Kolorea | Espiritualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Xilografia
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Kandinskyk adimen teorikoa eta jakin-min handikoa zuen eta, pintatzeaz gain, kolore eta forma desberdinak gogo-aldarte desberdinekin bat nola zetozen aztertzen zuten entsegu ugari idatzi ere egin zituen. Über das Geistige der Kunst (Espirituzkoa artean, 1912) izan zen gaiari buruz egin zuen argitalpen garrantzitsuena, eta, gero, Punkt und Linie zu Fläche. Beitrag zur Analyse der malerischen Elemente (Puntua eta lerroa planoaren gainean. Elementukoen analisiari egindako ekarpena, 1926). Lehenengo lanean, kezka psikologiko eta espiritual barru-barrukoenak adierazteko koloreak zer ahalmen duen aztertu zuen Kandinskyk; eta bigarrenean, berriz, margolanak sortzean hainbat indarrek lerro eta puntuetan eragiten duten barne-efektua.
1913an, Kandinskyk Klänge (Soinuak) argitaratu zuen, 56 xilografiaz, prosan idatzitako poemez eta tipografiaz osatutako liburu bat. Hark esandakoaren arabera, «musika-album» bat zen. Idatzi horiek eta beste batzuek garbi erakusten dute zer ahalmen zuen Kandinskyk adierazpide berriak aurkitzeko eta etengabe gauzak aurkitzen ematen zuela denbora.