hezkuntza-edukia
Sinestesia
- Izenburua:
- Sinestesia
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta musika | Artea eta pertzepzioa | Lan intelektuala | Kolorea | Soinua | Georg T. Ludwig Sachs | John Locke | Psikologia | Emozioa | Pertzepzioa | Sinestesia | Zentzumenak
Sinestesia ezaugarri neuropsikologiko bat da, eta biztanleen % 2-5 ingururi eragiten die. Haren bidez, zentzumenetako bat kitzikatzean, efektu bat sortzen da beste zentzumenetako batean. Grafema-kolorea («grafema» letra eta zenbakiei dagokie) eta musika-kolorea loturak izan ohi dira sinestesia-forma ohikoenak, baina badira, baita ere, beste lotura batzuk ere; esaterako, ukimena-emozioa, dastamena-soinua eta soinua-kolorea. John Locke britainiarra (1690eko ikerketetan) eta Georg T. Ludwig Sachs alemana (1812an argitaratutako testu batean) izan ziren sinestesia aztertu zuten aitzindari nagusietako bi.