Edukira zuzenean joan

Kandinsky

hezkuntza-edukia

Bauhaus

1919an sortu zen Weimarren, arte-, arkitektura- eta diseinu-eskola gisa. Estatu alemanaren babesa zuen, eta Walter Gropiusek zuzendu zuen sortu zenetik 1928ra. Eskolako curriculuma arteak eta lanbideak berdintasunez elkartzeko printzipioaren inguruan antolatzen zen. Bauhaus eskolak zeuzkan helburu utopikoetako bat eguneroko bizitzaren kalitatea hobetzearena zen, eraikinak, diseinu-objektuak eta artelanak modernitatearen eta unibertsaltasunaren estetikari jarraikiz sortuta. Anni eta Josef Albers, Marianne Brandt, Walter Gropius, Gertrud Grunow, Vasily Kandinsky, Paul Klee, El Lissitzky, László Moholy-Nagy eta Oskar Schlemmer izan ziren bertako irakasleetako batzuk. Hasiera batean, Weimarren egon zen eskola, baina 1925ean Dessaura eraman zuten, eta, azken urteetan, Berlinera. 1933an, naziek itxi egin zuten.