hezkuntza-edukia
Berrikuntza irakaskuntzan
- Izenburua:
- Berrikuntza irakaskuntzan
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta hezkuntza | Artea eta historia | Artea eta politika | Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Bauhaus Eskola | Nazismoa | Anni Albers | Gertrud Grunow | Johannes Itten | Josef Albers | Marianne Brandt | Paul Klee
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Bauhaus (Alemania) arte-, arkitektura- eta diseinu-eskola bat izan zen, eta, bertan, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren inguruko ikuspegi berritzaile bat landu zen XX. mendearen lehenengo erdialdean. Diziplinarteko eredu bat erabili zen, eta eredu horretan irakasle eta ikasleek zeregin garrantzitsua izan zuten. Bauhaus «moderno izateko toki» bihurtu zen.
1922an, Kandinskyk irakasle-postu bat onartu zuen bertan eta, ikuspegi pedagogiko berri horretan aitzindari ziren beste artista batzuekin eta lankideekin batera (esaterako, Anni eta Josef Albers, Marianne Brandt, Gertrud Grunow, Johannes Itten eta Paul Klee), garai horretako komunitate esperimentalenetako baten parte bihurtu zen. 1933an, itxi egin behar izan zuten Bauhaus, nazismoaren gorakadak eraginda Alemanian zegoen egoera politiko gogorraren ondorioz.