hezkuntza-edukia
Mezenas estatubatuarrak: guggenheimdarrak
- Izenburua:
- Mezenas estatubatuarrak: guggenheimdarrak
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Bildumagintza | Bauhaus Eskola | AEB | Hilla Rebay | Irene Rothschild | Solomon R. Guggenheim | Giza harremanak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Solomon R. Guggenheim industrialari estatubatuarrak eta haren emazteak, Irene Rothschild Guggenheim, biak ala biak oso artezaleak eta bildumagileak, 1930ean ezagutu zuten Kandinsky, Dessauko Bauhaus eskolan, han eskolak ematen baitzituen. Guggenheimdarren aholkulari artistikoak, Hilla Rebay margolari alemanak, Kandinskyren obra dinamikoa eta berritzailea erakutsi zien, eta bereziki Solomonen arreta erakarri zuen.
Arte ez-figuratiboa edo ez-objektiboa, mundu errealaren irudikapen zehatzarekiko loturarik gabekoa, handituz zihoan guggenheimdarren bilduma modernoaren erdigunean kokatu zen 1930eko hamarkadan. Solomon Guggenheim Kandinskyren oso laguna izan zen beti, eta haren AEBko mezenas nagusietako bat izan zen.