Edukira zuzenean joan

Kandinsky

hezkuntza-edukia

Antzerkia ere bai

Denboraren poderioz, Kandinskyri beste arlo batzuk ere interesatzen hasi zitzaizkion; besteak beste, antzerkia. 1909 eta 1914 artean, «tonua eta kolorea zuten lau pieza» sortu zituen genero horretarako. Pieza horiek kolorearekiko erantzun psikologikoan eta fisiologikoan oinarrituta zeuden kontzeptualki. Tamalez, piezak ez ziren inoiz antzeztu artista bizirik zela: Der gelbe Klang (Soinu horia), Der grüne Klang (Soinu berdea), Schwarz und Weiß (Beltza eta zuria) eta Violett (Morea).

Akuarelaz egindako zirriborroak ere diseinatu zituen Kandinskyk Modest Mussorgsky musikari errusiarraren Erakusketa baterako koadroak (1874) pianorako konposizioaren antzerki-bertsio baten eszenografiarako. 1928an aurkeztu zen ikuskizuna, Dessauko Friedrich antzokian, eta, 2012an, berriro eskaini zen, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum museoan, Mussorgskyrengan oinarritutako multimedia-performance baten zati gisa. Hemen, eszenako elementu desberdinen jatorrizko diseinuen bertsio digital bat duzu. Elementu horiek gaur egungo teknologiari esker animatu dira, eta musikarekin sinkronizatu, Kandinskyk eta Paul Klee artistaren seme Felix Klee zuzendariak eman zituzten prestatze-jarraibideen arabera [Paul Klee oso garrantzitsua izan zen Europan modernitatea garatzen, eta Kandinskyren lankidea eta oso laguna ere bai Bauhaus eskolan].