katalogoa
ADIERAZPENA (PASARTE BAT)
Dennis Oppenheim
- Izenburua:
- ADIERAZPENA (PASARTE BAT)
- Egilea:
- Dennis Oppenheim
- Argitalpena:
- Bartzelona / Bilbo: Polígrafa eta FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2025
- Neurriak:
- 23 x 31,5
- Orrialdeak:
- 246
- ISBN:
- 978-84-343-1504-4
- Lege gordailua:
- B 58244-2025
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Bizitza | Ingurunea eta natura | Ekologia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Oppenheim, Dennis
Lurrekoaren aldeko joera berriak objektu konkretuen garrantzia ahuldu eta alde batera baztertu du “tarteko distantzia” dei genezakeena: zeharkako energia-indar bat, estetikaren mugak zehaztean mugikortasunak eta iraunkortasunak leku nabarmena izateak areagotua. Artistak, zeharkako energiaren banaketa hori ezkutatzen duten dogmetatik aske, elkarreraginean dihardu orain, zuzenean, Lurraren ekosistemarekin. Bulkada estetikoa baliabide fisikoen bidez zertu beharrean, estimulu-iturri den kanpo-esparru errealak berak aterpetu eta proiektatuko du artelana. Horri esker, eskultoreak ingurunean bertan lan egin dezake. Materialak ez dira aldez aurreko bistaratze baterako berariaz garraiatzen, ezta osagai indibidualak behaketarako bakartzen ere. Transakzio estetikoa indar konstante bat da, aldaketa handiak edo txikiak eragiten dituzten polaritateen artean diharduena; eskultorea bere materialaz arduratzen da orain.
Aurtengo udan, AEBko mendebalde erdian jardungo dut lanean, garia ekoizteko eta eraldatzeko industria esparru gisa hartuta. Baliabide-sare bat erabiltzen duen lan horren etapa bakoitza plan zuzentzaile zorrotz baten arabera ikuskatu eta berrantolatuko da. Joan den uztailean, 300 x 900 oineko olo sail baten uzta-lan lineala gidatu nuen Hanburgon, Pennsylvanian. Oraingoan, atal bakartuak sare baterantz bideratuko dira, eraldaketa guztiak (produktua landatzetik banatzeraino) barne hartuko dituen sare nagusi baterantz, alegia. Interakzioaren eragin estetikoa bere jarduera-eremuaren osotasunera zabalduko da: sistematik kanpoko komunikazioa argazki dokumentazioen, txangoen eta urteko txosten baten bidez gauzatuko da. 1969ko otsaila
Jatorriz hemen argitaratua: Op Losse Schroeven: Situaties en Cryptostructuren, erak. kat., Edy de Wilde, Wim Beeren, eta Piero Gilardi argtz. Stedelijk Museum, Amsterdam, 1969
[Itzulpena: Elaine Fradley, Cesca Castellví Llavina eta Rosetta Testu Zerbitzuak]