Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

hezkuntza-edukia

Asaldura politikoa: Dreyfus afera

Dreyfus aferak iritzi publikoa zatitu du. Paris, 1894

Jatorri alsaziar eta judutarra zuen Alfred Dreyfus kapitain frantsesari traizio egitea egotzi zioten, Alemaniako gobernuari dokumentuak emateagatik. Hainbat intelektualek —tartean Émile Zola-k, egunkarietan argitaratu zen “J’accuse” gutunean— Frantziako gobernua antisemita zela salatu zuten; egunkari nazionalistek, berriz, traidorea akabatzeko eskatzen zuten.

Frantzia eta Alemaniaren arteko tentsioak 1870– 71ko Frantzia-Prusia Gerran zuen jatorria; orduan, Frantziak ipar-ekialdeko Alsazia eta Moselleko (Lorena) lurraldeak galdu zituen. Ongi errotutako suminak bide egin zion lurralde horietan jatorri “alemaniarra” zuen edonoren gaineko mesfidantza orokorrari, bereziki pertsona horiek Frantziako gobernuan edo armadan bazeuden.