Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

hezkuntza-edukia

Ikusizko tekniken esplorazioa: japonismoa eta kolorearen zientzia

Izenburua:
Ikusizko tekniken esplorazioa: japonismoa eta kolorearen zientzia
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Artea eta emozioa | Japonia
Teknikak:
Puntillismoa
Aipatutako artistak:
Cross, Henri-Edmond | Seurat, Georges | Signac, Paul

Siegfried Bing galerista eta bildumagileak japoniar elkartea zabaltzen lagundu du. Paris, 1892

Elkartea Ingalaterran sortutakoa zen, eta jatorri alemaniar-frantseseko Samuel Siegfried Bing merkatariak hura zabaltzen lagundu zuen. Ekialdeko artearen zaleek urtean zortzi aldiz Parisko gune desberdinetan biltzeko aukera zuten, eta bertan Japoniar estetikarekiko zuten miresmena partekatu eta adierazten zuten.

XIX. mende erdialdeko Parisen, Japoniar arte eta diseinuaren moda biziagotu egin zuten Japoniarekin merkataritza-harremanei berrekiteak eta Munduko Erakusketek; azken horiek garai hartan hasi ziren, eta Ekialde Urruneko gauzen erakustoki ziren. Erakusketa horiek herri eta leku ezezagun eta “exotikoak” zituzten ardatz, bai eta luxuzko objektu eta materialak ere: oihalak, beirateria, zeramikak eta altzariak. Gauza horiekiko lilurak eraman zuen Bing Japoniar Elkarteko kide egitera, bai eta Le Japon Artistique (1888 eta 1891 artean argitaratu zen hilabetekaria) argitaratu eta galeria-denda bat irekitzera ere; azken hori Maison de l’Art Nouveau (1895–1901) deitzen zen, eta izen handikoa izango zen gerora.

Puntillismoa bezalako pintura-teknika berrien bitartez neoinpresionistek, tartean Paul Signac, ilusio optikoak sortzeko egin dituzten ikerketak deskribatu ditu Félix Fénéon arte kritikariak. Paris, 1886

Pintura-teknika berrien esplorazioa izan zen mende amaierako artearen ezaugarri nagusia, eta aukera berriak zabaldu zituen olio-pintura klasikoen aldean, bai eta pastel, marrazki, grabatu eta litografiaeta xilografia-inprimaketen aldean ere. Berrikuntza goraipatuenen artean Puntillismoa egon zen: teknika horren bitartez, kolore desberdineko pintzelkada indibidualak aplikatzen ziren mihisean; gero, kolore horiek optikoki uztartu eta ikuslearen begian irudia “osatzen” zuten. Henri-Edmond Cross eta Georges Seurat bezalako artistek ez zuten soilik errealitatea islatu nahi; aitzitik, Puntillismoa landu zuten haien lanekin sentsazio eta emozio jakinak adierazteko. “Pintoreak lerroaren eta kolorearen harmonien bitartez piztu behar du emozioa, horiek bere desioen eta beharrizanen arabera antolatuz, eta ez bere gaien bitartez.” [Paul Signac]