hezkuntza-edukia
Aurrerakuntza teknologikoak: film-proiekzio goiztiarren oihartzuna
- Izenburua:
- Aurrerakuntza teknologikoak: film-proiekzio goiztiarren oihartzuna
- Erakusketa:
- Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
- Gaiak:
- Zinema
Lehen jendaurreko film-proiekzioak. Paris, 1895
Martxoaren 22an, berrehun pertsonatik gora bildu ziren Parisko Société d’encouragement pour l’industrie nationale erakundean, La Sortie de l’usine Lumière à Lyon (Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen) filma ikusteko, historiako lehenengo film-proiekzio publikoetako bat zen hartan. Film-proiektorearen asmatzaile ziren Auguste eta Louis Lumière anaiek antolatu zuten emanaldia, eta esperientzia ahaztezina, ia traumatikoa izan zen film goiztiar hura ikustera joan zirenentzat; izan ere, harri eta zur geratu ziren ikusitakoarekin. 46 segundoko filma mugarria izan zen mugimendudun irudiaren historian: zinema lehenengo pausuak ematen ari zen. George Méliès begitazio handiko gizona liluratuta geratu zen aurkikuntza horrekin. Ilusionismoarekin lotura zuen Mélièsek film-proiektorea erosi nahi izan zien Lumière anaiei, 1888an dirutza eskuratu ostean. Horiek ezetz esan ziotenean, Mélièsek antzeko gailu bat aurkitu eta hobetu zuen, baita film estudio propioa eraiki ere. Bere filmekin, zinema-industriaren lehen aroko funtsezko pertsonaia bilakatu zen.