hezkuntza-edukia
Zientziaren eta mistizismoaren bat-egitea: Camille Flammarionen teoriak
- Izenburua:
- Zientziaren eta mistizismoaren bat-egitea: Camille Flammarionen teoriak
- Erakusketa:
- Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
- Gaiak:
- Erlijioa | Zientzia
Camille Flammarion astronomoak unibertsoaren misterioak argitzeko zientzia erabiltzea iradoki du. Paris, 1880
Camille Flammarionek zientzia sustatu zuen bere argitalpenen bidez. 1880ko haren Astronomie Populaire zientzia jendarteratzeko liburuak harrera ezin hobea jaso zuen erdiko klase frantsesaren aldetik. Astronomoak zientzia eta erlijioa batzea proposatu zuen, eta espiritismoa (ezkutuan dagoena ikertzea) “zientzia-erlijio” gisa definitu zuen.
“Gizonentzako,” aldarrikatzen zuen Flammarionek, “espiritismoa ez da erlijioa, zientzia baizik; eta apenas dakigu ezer zientzia horren funtsen inguruan (…). Dogmaren aroak amaitu egin behar du. Naturak Unibertsoa eta Jainkoa bera barne hartzen ditu.” Mende amaieran, zientzia eta erlijioa bateraezinak zirela zirudien. Izatez, zientzialari ugarik Jainkoaren eta arimaren existentzia ukatzen zuten; Flammarionek, ordea, zientzia eta erlijioa lotzen zituen ikuspegi bat proposatu zuen.