Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

hezkuntza-edukia

Surrealismoaren gauzak

Izenburua:
Surrealismoaren gauzak
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Artea eta hezkuntza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa

Gune didaktiko hau Surrealismoaren gauzak erakusketaren osagarri gisa sortu da, mugimenduaren testuinguru historikoa eta mugimenduari datxezkion sortze-prozesu ugariak erakusteko xedez. Protagonista ugarik euren hitzak erabiliko dituzte euren ideiak eta arteari buruzko ikuspuntu bereziak aditzera emateko. Gainera, artista horien inspirazio-iturriak eta haien errealitate berezia irudikatzeko erabili zituzten lanerako teknikak ere ezagutuko ditugu.

Eskura izango dituzun hezkuntza-tresnak ondorengoak dira: testuak, irudiak, maisu esanguratsuenen irudien hautaketa bat jasotzen duen interaktibo bat artelan bakoitzaren deskribapenarekin, musika eta garaiko protagonista nagusienen adierazpenak lehenengo pertsonan jasotzen dituzten audioak.

Horiek guztiak artista hauek eta garai hartakoek erabilitako lan teknikak ezagutzeko aukera emango dizuten tailerrekin eta “hilotz atseginak” egiteko joko batekin osatzen dira.