Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

hezkuntza-edukia

[Surrealismoaren kronologia]

1916

Dadaismoa Zurich-en sortu zen Hugo Ball idazlearen Café Meierei-ko Cabaret Voltairen.

1917

Guillaume Apollinaire poeta eta arte-kritikariak erabili zuen lehen aldiz Surrealismo hitza Jean Cocteau-ren Parade balleta (Eric Satie-ren partitura eta Pablo Picasso-ren dekoratuak zituena) eta Les mamelles de Tirésias (Tiresias-en ugatzak) bere antzerki lana deskribatzeko.

1919

Dadaismoa New Yorken loratu zen Francis Picabia eta Marcel Duchamp bezalako erbesteratutako artista europarren eta Man Ray artista estatubatuarraren eskutik.

André Breton, Philippe Soupault eta Louis Aragon-ek Littérature aldizkaria, Surrealismoaren ideologiaren sorburua, sortu zuten Parisen.

1921

André Bretonek gonbidatuta, Max Ernst-en lehenengo erakusketa Parisen.

1924

Abenduan La révolution surréaliste aldizkaria kaleratu zen eta Littérature aldizkaria ordezkatu zuen.

André Bretonen lehenengo Manifestu Surrealista.

1925

Ekainean Joan Miró-ren lehenengo erakusketa Parisen.

1929

Abenduan Salvador Dalí-ren eta René Magritte-ren lanak agertu ziren La révolution surréaliste aldizkariaren azkeneko alean.

Giorgio de Chirico-k balletetarako eszenografiak eta jantziak diseinatu zituen.

1930

Le surréalisme au service de la révolution aldizkari berria plazaratu zen.

André Bretonen Bigarren Manifestu Surrealista.

1932

New Yorkeko Julien Levy Gallery-n Surrealism erakusketa egin zen.

1933

Minotaure hirugarren aldizkari surrealista sortu zen.

André Masson-ek automatismoarekin lehen saiakerak egin zituen eta Leonide Massine-ren koreografia zuen Les Présages balletarentzat eszenografia eta jantziak sortu zituen.

1936

Nazioarteko lehen erakusketa surrealista Londresko New Burlington Galleries-en ospatu zen hamalau herrialdeetako artisten lanekin.

Exposition Surréaliste d’Objets erakusketa, objektu surrealistari buruzko lehena, Parisko Galerie Charles Ratton-en ospatu zen.

Lehen erakusketa surrealista New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA), Fantastic Art: Dada and Surrealism izenburupean.

1937

Exposition Internationale des arts et techniques dans la vie moderne de Paris erakusketako “Pavillon de l’Elégance” (Dotoretasunaren pabiloia) “Surrealismoaren gauzatzea” bezala deskribatu zuten bere antzerki-izaerarengatik.

MoMAk antolatutako Fantastic Art: Dada and Surrealism erakusketa surrealista egoitza berri baten ospatu zen: Tokioko Nippon Salon-en.

1938

Parisko Exposition Internationale du Surréalisme erakusketan manikia goren mailara heldu zen surrealistentzako objektu interesgarri bezala.

André Breton Mexikora joan zen eta han Frida Kahlo ezagutu zuen. Honi buruz “intuitiboki surrealista” zela esan zuen.

1939

Leo Castelli arte-salerosleak eta René Drouin diseinatzaileak Galerie Drouin ireki zuten Parisen. Haien lehenengo erakusketak Salvador Dalí, Meret Oppenheim eta Max Ernst bezalako surrealisten joera komertzialena utzi zuen agerian.

1939–1941

II. Mundu Gerragatik erbesteratutako artista surrealista nagusiak heldu ziren Estatu Batuetara berriz ere.

1940

Bretonek antolatutako lehen Erakusketa Surrealista egin zen Galería de Arte Mexicano delakoan, Mexiko Hirian. Erbesteratutako intelektual europarrak, Remedios Varo, Benjamín Peret eta Claude Cahun besteren artean, Mexikon bizi ziren.

1942

Art of This Century museo/galeria ireki zen New Yorken.

Galeria Frederick Kiesler-ek diseinatu zuen Surrealismoari eta Peggy Guggenheim-en bildumako lanei atal bat eskainiz.

1946

André Breton Parisera itzuli zen. 1966. urtean hil zen.