Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

hezkuntza-edukia

Man Ray

Izenburua:
Man Ray
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Materiala
Aipatutako artistak:
Ray, Man

Objektu bat berez kalitaterik edo xarmarik ez duen zerbait begiratzearen emaitza da. Bere baitan esanahirik ez duen zer edo zer aukeratzen dut. Ez diot batere jaramonik egiten objektuaren estetikari. Artisautzaren aurka nago. Esan ohi dut mundua artisau praktikoz betea dagoela, baina gutxi direla ameslari praktikoak. Parisen igaro nituen lehenengo egunetan burdindegi baten ondotik igaro eta burdinazko xafla lau bat ikusi nuen erakusleihoan. Zera esan nion nire buruari: “Ia ikusezina den objektu bat dago, beharbada zerbait egin dezaket berarekin”. Zer egin nezakeen zer edo zer probokatzailea gehitzeko? Tatxet-kutxa bat erosi eta horien ilara bat itsatsi nion xafla erabilgaitza izateko, aldez aurretik pentsatua nuen legez. Baina ezer ez da benetan erabilgaitza. Nola edo hala, beti erabil dezakezu objektu bat, baita bitxiena ere.