Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

hezkuntza-edukia

Napolirako bi metro-geltokiak —Monte Sant’Angelo: Università eta Traiano, 2003– (altzairu herdoilkorra eta aluminioa)

Izenburua:
Napolirako bi metro-geltokiak —Monte Sant’Angelo: Università eta Traiano, 2003– (altzairu herdoilkorra eta aluminioa)
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Lankidetza artistikoa | Future Systems | Napoli
Artelan motak:
Arkitektura

Hiri-proiektu hau Londresko Future Systems estudioarekin lankidetzan taxutu da eta forma eta funtzioa bateratzen ditu. Sarreretako bat altzairu herdoilkorrezkoa da eta lurretik ateratzen den, barrukoz kanpora dagoen galtzerdi bat dirudi; bestea, berriz, leundutako aluminiozkoa da eta lurrean hondoratzen dela ematen du. Proiektu hau espazioa alderantzikatzeko artistaren ikerketen jarraipena da eta 2010erako amaituko dutela aurreikusi da. Artistak adierazi duenez: “Vesuvio mendiaren eta Dante-ren Infernurako sarrera mitikoaren inguruetan egonik, iritzi nion garrantzitsua zela lurrean barneratzearen benetako esanahian sakontzen saiatzea”.