hezkuntza-edukia
Eskala
- Izenburua:
- Eskala
- Erakusketa:
- Anish Kapoor
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Eskala
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kapoor, Anish
“Eskulturak funtsean gorputzari so egiten dio”, esan du Kapoor-ek, “ez du hainbesteko arreta jartzen gorputzaren eta espazioaren arteko harremanean, baizik eta memorian geratzen denean; koloreak, formak, eskalak eta abarrek eragiten dituzten berezko erantzunak, hizkuntzari ez dagozkionak, horiexek aintzat hartzen ditu”. Kapoorrek eskala —eskala fisikoa, adimenarena, arkitekturarena— nola ulertzen duen erabakigarria izan da bere ibilbidean. Estudioan aztertzen dituzten maketa guztietan aintzat hartzen da gizaki baten irudiak zer erlazio duen aretoetako arkitekturarekin edo lana egongo den lekuarekin. Kapoorrentzat eskala eskulturaren berezko osagaia da eta unean uneko behar duen sentsazioa sor dezake: nahas, hunki, zorabiaraz gaitzake. Hodeietarako atea (Cloud Gate) lanaren gainean Kapoorrek esan du: “Hodeietarako ateak zerua eta inguruko eraikinak jasotzen ditu. Hiri bertikal batean honakoa objektu horizontala da. Gainazal leunak eskalaren nozioa nahasten du”. Eskulturaren eskala erraldoiak irudiaren eta horren kokalekuaren arteko ohiko lotura hausten du eta esperientzia globala saihesten du.