Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

hezkuntza-edukia

Hutsa

Izenburua:
Hutsa
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Kapoor, Anish

Kapoor-ek hutsaren gaineko ikerketa hasi zuen 1980ko hamarkadaren amaieran. Ordutik aurrera gai horri behin eta berriro heldu dio, eskulturetan, instalazioetan eta arkitekturan: Ama hutsa gisa (Mother as a Void, 1988), Adam (1988–89), Eremu hutsa (Void Field, 1989), Hutserako eraikina (Building for a Void), Linbora jaistea (Descent into Limbo), Nire gorputza zure gorputza (My Body Your Body, 1993), Iris (1998) eta Munduaren jatorria (The Origin of the World, 2004) lanetan, besteak beste. Hutsaren instalazioak aretoetako zoruan eta hormetan hondoratzen dira eta bisitariak zurrunbiloetara erakartzen dituzte. Ez dakigu zein sakonera duten, susmoa baino ez dugu. Artistarentzat hutsari lotzen zaizkio, besteak beste, psikoanalisia, metafisika, zientzia eta matematika. Dena den, Kapoorren uste bat adierazten du hutsak, hain zuzen: abstrakzioa eta hustu ahala gehiago betetzen den espazioa legokeela.