Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

hezkuntza-edukia

Dante, 2001

Kapoor-ek proiektu hau buruan darabil eta horren kontzeptuaren inguruan ohar hauek hartu ditu: “Muino baten tontorrean dauden bi zulok muinoaren oinetik gertu dagoen forma baten barnealdera daramate. Zeharbide batek lotzen ditu objektua eta paisaia. Eskalan ikusita, lan honetako hiru elementuen artean loturarik ez dagoela dirudi”. Kokapen zehatzeko kanpoaldeko instalazio hau Kapoorrek hutsaren inguruan egin zituen hasierako azterketekin erlazionatzen da, Hutserako eraikina (Building for a Void, 1992) eta Jaitsiera linbora (Descent into Limbo, 1992) lanekin, hain zuzen. Danten ordea, Kapoor arkitekturatik harago doa, naturara heltzen da, eta paisaiak gorputzarekin zer harreman duen aztertzen du tunelen eta zuloen bidez. Horrez gain, barnealdekoa eta kanpoaldekoa, eta ezagutzea eta hautematea ikertzen du, gainazaletik kobazulorako bidea azaltzen ez den arren.