Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

hezkuntza-edukia

Hodeietarako atea (Cloud Gate), 2004 (altzairu herdoilgaitza, 10,1 x 20,2 x 12,8 m. Millennium Park, Chicago)

Izenburua:
Hodeietarako atea (Cloud Gate), 2004 (altzairu herdoilgaitza, 10,1 x 20,2 x 12,8 m. Millennium Park, Chicago)
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Islak | Gainazala | Materiala | Tamaina | Lankidetza artistikoa | Aerotrope Limited | Chicago
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa | Kokapen zehatzerako artea
Aipatutako artistak:
Kapoor, Anish

Hodeietarako atea, Chicagoko Millennium Park-en jarritako Kapoor-en instalazio iraunkorra, hiriaren ikono estimatu bihurtu da eta “babarruna” izenarekin bataiatu dute maitekiro. Leundutako altzairu herdoilgaitzezko eskulturak 110 tona pisatzen ditu; altzairuzko 169 xaflek osatzen dute eta horiek 6 mm-ko lodierako “azal” mehea eratu dute. Pisutsua izan arren, eskultura arin kokatzen da plazan eta espero ez bezala, grabitate-eza erakusten du. Bere gainazal lauak, arreta handiz leunduak, inguruko eraikinen eta guneen irudiak tolesten eta desitxuratzen ditu, eta bisitariak nahasten ditu eskalaren nozioa guztiz galtzen baitute. Kapoor Bristolen egoitza duen Aerotrope Limited enpresarekin aritu zen lankidetzan eskulturaren egituraren ingeniaritza-lanak egiteko.