Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

hezkuntza-edukia

56 Leonard Street, New York, 2008 (altzairu herdoilgaitza)

Izenburua:
56 Leonard Street, New York, 2008 (altzairu herdoilgaitza)
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Islak | Forma | Gainazala | Materiala | Lankidetza artistikoa | Herzog & de Meuron | Rockefeller Center | New York
Artelan motak:
Arkitektura | Kokapen zehatzerako artea
Aipatutako artistak:
Kapoor, Anish

Kapoor-i Suitzako Herzog & de Meuron arkitektura-estudioarekin lankidetza paregabean bururatu zaio proiektu hau. Artistaren hiri-proiektu berriena arkitektura-estudio horretarako luxuzko apartamentuen eraikin batean datza. Leundutako altzairu herdoilgaitzezko esfera handi bat da eta gainean duen eraikinak zanpatu eta dagoen lekuan utzi duela dirudi. Puxika bat gogorarazten du eta bere itxura makurra eraikinaren marra zuzenen oso bestelakoa da; lanaren materialtasun irmoak oinezkoak liluratzen ditu. Leundutako gainazalak inguruko kaleak eta eraikinak islatzen ditu eta Kapoorren bi proiektu publiko dakartza gogora Hodeietarako atea (Cloud Gate) eta Zeruaren ispilua (Sky Mirror); azken hori New Yorkeko Rockefeller Center-en jarri zen aldi baterako.