Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

hezkuntza-edukia

Kolorea

Izenburua:
Kolorea
Erakusketa:
Anish Kapoor
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Gorria
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Kapoor, Anish

Eskulturak lantzean kolorea funtsezko osagaia da Kapoor-entzat eta haren oinarrizko formetan erabiltzen du. Kapoorrek azaltzen duenez, gorria eta horia, esaterako, izatearen edo materiaren egoera dira eta gorrian jartzen du arreta. Artistak esan du: “Aspalditik sortu dudan ia guztia gorria da. Gorria lurraren kolorea da, ez da txoko sakonaren kolorea. Jakina, odolaren eta gorputzaren kolorea da. Susmoa dut gorriaren iluntasuna urdinaren edo beltzaren iluntasuna baino askoz beltzagoa dela”. Erakusketan zehar bisitariek ikusiko dute Kapoorrek gorri ezberdinak, bai itxuran bai egoeran, erabili dituela; horren adibide ditugu 1.000 izen (1000 Names, 1979–84) eskulturak eta Ene aberri gorria (My Red Homeland, 2003) instalazioa.