Ernesto Neto. Naraman gorputza
Mendiko senidea
Gozokiak salgai
Atalak
Ertz gozoa
- Izenburua:
- Ertz gozoa
- Erakusketa:
- Ernesto Neto. Naraman gorputza
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Natura | Herri-kultura | Brasil
- Artelan motak:
- Instalazioa
Ertza gauzen muga gisa uler daiteke; gorputz baten eta bestearen arteko eten gisa. Baina ertza ez da muga mugiezina, lerro iragazkorra baizik: ertzetan dago bizitza, hain zuzen ere, eta ertzetan elkartzen da gorputzen organikotasuna. Ertzak berekin darama bere buruaren desegitea eta gauza guztiak harremanetan jartzen ditu, komunikazioa ahalbidetuz; guztia lotzen du. Basoaren sakontasunean, zuhaitzen adaburuen artetik sartzen diren argi eta itzalen leherketa gertatzen denean, berde tonu amaigabeen artean, gauzen mugak, ertzak kasik nahasi egiten dira. Artistak bere baso propioa “eraiki” du hemen, poliamidazko zerumugak argia sartzen uzten duelarik. Zenbait lekutan, ehuna erori egiten da barruan daramatzan espezia lurrintsuen pisuak bultzatuta. Baso horretan bizi diren izakien moduan, zenbait pieza biltzen dira behaketarako sortutako espazio honetan: Kopulonia (Copulônia, 2013) eta Ezpainoideak (Lipzoids, 2013). Gune honetan, halaber, suSakratua Erretakomarrazkia (fogoSagrado desenhoQueimado, 2013) obra dago ikusgai. Kandela batzuek osatzen dute eta kandela guztiak ahitzean, argizari-hondarrek marrazki bat osatuko dute, instalazioaren parte bilakatuko dena. Areto honetan huni kuin Brasil iparraldeko txaman herria omentzen du artistak; arbasoen ezagutzak ditu tribuak eta zuzenean naturarekin harremanetan jartzeko erritualak egiten ditu.