Ernesto Neto. Naraman gorputza
Ertz gozoa
Trukean-trukean
Atalak
Gozokiak salgai
- Izenburua:
- Gozokiak salgai
- Erakusketa:
- Ernesto Neto. Naraman gorputza
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Ehungintza-artea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Herri-kultura | Brasil
- Artelan motak:
- Artisautza
- Aipatutako artistak:
- Neto, Ernesto
Ernesto Neto-k bere jaioterriko herri-kultura bizian murgiltzera gonbidatzen gaitu. Koloretako hariz sortutako egitura erraldoi batek, kakorratz-lanaren teknikaren bidez josia, inguratzen gaitu, kultura karioka aberatsaren partaide bilakatuz. “Baleiro Bala” portugesezko esamoldea da atal honen izenburua eta sanba-eskola bateko kantu ezaguna da. Rioko ingurune pobreenean, trenbidetik gertu, lan egiten duen camelô edo gozoki-saltzaile ibiltari baten istorioa kontatzen du. Saltzaile ibiltariaren figura hartzen du abiapuntutzat artistak, bizirik irauteko gaitasunaren adibide gisa, eta Brasilgo herri-kultura aldarrikatzen du kultura horren zenbait elementu esanguratsu baliatuz. Soka gorri, hori, urdin, laranja, more eta berdeak —Netoren estudiotik gertu dagoen tailer batean lantzen direnak— goialdean lotzen dira sare zabala osatuz. Noranahi begiratuta ere, barruan dutenaren pisuak bultzatuta erortzen diren zutabe luzeak ikusiko ditu bisitariak, kolore berdineko garagardo edo freskagarri latez, edo koko berde handiez, edo poliestirenozko bolez beteak baitaude gehien-gehienean.