Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Info gehiago

[Ernesto Neto erakusketako aretoetako baten inguruan II]

Info gehiago

Atalak

[Ernesto Neto erakusketako aretoetako baten inguruan I] 

Izenburua:
[Ernesto Neto erakusketako aretoetako baten inguruan I] 
Erakusketa:
Ernesto Neto. Naraman gorputza
Gaiak:
Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Natura | Herri-kultura | Brasil | Introspekzioa | Gogoeta | Tradizioa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Neto, Ernesto

Espazio honek nire lehen obretako batzuk biltzen ditu, Kolonia (Colonia) esaterako. Funtsezko hiru elementuz osatutakoak dira (pisua, pausoa eta oszilazioa) eta gaur egunera arte egindako lanaren oinarria dira. “Ertz gozoa” sortzeko, habitat baten modukoa egitea izan zen nire hasierako abiapuntua, baso baten moduko zerbait egitea; baina erakusketa honen lan-prozesuaren hastapenean, Amazoniako oihaneko huni kuin herri amerindiarra ezagutzeko aukera izan nuen eta, esperientzia horren ostean, hasierako planteamendua aldatzea erabaki nuen. Zenbait erritu sakratutan parte hartu nuen haiekin, nixi pae, ayahuasca izenez ere ezaguna, nagusi zela; nixi pae liana eta kawa izeneko hostoa nahastuz egiten den edaria da. Huni kuin tribuarentzat (kaxinawá izenez ere ezagunak dira), landare horiek boteretsuak dira, baita basoaren boterearekin lotzen gaituen ezinbesteko “botika” ere. Liturgia-buruak abestutako kantu sakon batekin hasten dira errituak —“mantra”ren antzeko zerbait da— eta, ondoren, gainerako partaideak batzen zaizkio, ospakizun eder batean. Haien kulturarekin izandako topaketak artista gisa dudan esperientzian eragin sakona izan du eta inflexio-puntu bat adierazi du nire obran. “Ertz gozoa” atalean ez ezik, erakusketa osoan lekua dute sentipen eta errebelazio sakon horiek.

Eremu naturalari ezin hobeto uztartzen zitzaion jende multzoarekin topo egin nuen bat-batean: haien eta naturaren artean ez zegoen desberdintasunik. Errituak aurrera egin ahala, landareen barruan sentitzen nuen nire burua, biologikoa den guztia gertatzen den espazio organiko horren barruan. Bizipen horrek erakusketaz nuen ideia aldatu zuen eta, batez ere, “Ertz gozoa” atalaren inguruko ikuspegia; horrela, “habitat” bat edo oinarrizko eskulturez osatutako espazio hutsa izatetik, espazio-baso erritual izatera iritsi zen. Areto honen gauzatzea eta Naraman gorputza erakusketaren izenburua nixi pae kantuz osatutako beste gau-ekitaldi batean etorri zitzaizkidan burura (ayahuasca edaten den ekitaldiei lotuta). Areto hau, beraz, hibrido bilakatu da, nire obraren eta haien kulturaren uztarketa; haien kulturaz egiten dudan interpretazioa da.

Huni kuinen errituala erakusketaren inaugurazioaren aurretik gertatu zen, eta haiekin bizitako esperientzia erakusketaren muin bilakatu da. Gaur egun kontsumoak eta berritasunak bultzatzen gaitu, eta aldaketak oso bizkor gertatzen dira; Amazonian topatu dut, baina, berriena zer den: eta berriena zaharra da, tradizioa; ez da Internet, iraganean arakatzeko liburutegi zabala duela. Ustekabeko topaketak edo patuak eraman ninduen huni kuin tribua ezagutzera; mendebaldeko gizartearen eraginaren aurrean bizirik iraun duen zibilizazioetako bat da. Bizitzaren alderdi guztiak biltzen dituen sozializazioa ulertzeko modua topatu dut haiei esker. Modernitatearekin jardunean dihardute, baina arbasoekin eta tradizioekin lotzen dituzten sustrai indartsuak eta naturalak dituzte, sendoak ere esan nezake. Haien aburuz, ez dago bilakaerarik, konfiantza baizik. Idazketaren ordez (orain idazten jakin arren) oroimena dute, belaunaldi batetik bestera transmititzen den ezagutza, eta naturarekin erabateko sinbiosian bizi dira. Eduardo Viveiro de Castro-k esan bezala, guk natura gisa jotzen duguna, kultura da haientzat eta guretzat kultura dena, berriz, natura da. Iraganean murgilduta daudela dirudi, baina baliteke haiek etorkizuna izatea.

 

BESTE ATALAK

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

[Ernesto Neto erakusketako aretoetako baten inguruan I] 

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

[Ernesto Neto erakusketako aretoetako baten inguruan II]

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Zergatik zoaz berriro Erromara?

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Mendiko senidea

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Halakoa da bizitza

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago

Begiekin jan

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Atala, 2014

Info gehiago