Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
206. aretoa
Atalak
205. aretoa
- Izenburua:
- 205. aretoa
- Erakusketa:
- Jenny Holzer. Zera deskribaezina
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Gogoeta
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Afixa | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Holzer, Jenny
Truisms eta Inflammatory Essays posterrek esaldi bakarreko adierazpenak eta 100 hitzeko testuak agertzen dituzte, hurrenez hurren; New Yorkeko leku publikoetan itsatsi ziren hasieran, eta haien bidez ikuspuntu desberdinak agertzen ditu artistak, gai teoriko, filosofiko, politiko eta erlijioso sorta zabalari dagokionez. Sail honekin, Holzer-ek irakurlea gonbidatzen du gogoeta egitera gizarte-eraldaketaren, egiaren eta propagandak publikoa manipulatzeko duen ahalmenaren inguruan.
1980ko hamarkadaren bukaeran hasi zen artista sarkofagoak egiten, eta haien estalkiak Laments saileko testuekin zizelkatu zituen. HIESaren izurriaren unerik latzenean idatzi zuen Laments, eta alferrikako heriotzaren berri ematen du lehen pertsonan, gaixo anonimoen ahotsa baliatuz. Sail horretako hautaketak granito beltzez eta marmol gorriz ditugu hemen; azken hori Glenstone Museum-en (Potomac, Maryland) mailegua da.