Jenny Holzer. Zera deskribaezina
203. aretoa
202. aretoa
Atalak
201. aretoa
- Izenburua:
- 201. aretoa
- Erakusketa:
- Jenny Holzer. Zera deskribaezina
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | AEB | Indarkeria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Holzer, Jenny
or Burnt lanak eskuz idatzitako orri bat agertzen du, Jamal Naseer atxilotu afganistandarraren heriotzaren inguruko txostenetik ateratakoa; izan ere, estatubatuarren zaintzapean zegoela hil zen Naseer. Hainbat lekukok eraso-zantzuak deskribatu arren, ikerketak ondorioztatu zuen tortura-karguek ez zutela nahikoa oinarririk. Txostenak baieztatzen zuen Naseerren heriotza urdaileko gaitz batek eragin zuela, nahiz ez zen inolako autopsiarik egin. Dokumentua handitu eta lihora transferitu ostean, olio-pinturazko eta metal-xaflazko geruzak aplikatu ziren, eskuz landutako testura trinkoa zuen azalera lortzeko. Holzer-en hitzetan, “denbora eta ardura erakutsi nahi nituen. Pintura zintzotasun eta arretaren adierazle izan zedin nahi nuen. Gizatasunez betetako lanak izan zitezen nahi nuen”.