Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

201. aretoa

Info gehiago

204. aretoa

Info gehiago

Atalak

202. aretoa

[Areto honetarako] Ni hunkitu, harritu eta nigan eragina izan duten horien lanak bildu ditut. XIX. mendetik gaur egun arteko tartea hartzen dute artistek. Emakumeak indarrez ageri dira hemen, Rosa Bonheur aurrendaritik hasi —XIX. mendean egin zen ezaguna animalien pinturak egin eta galtzak janzteagatik—, eta Natalia Goncharova abangoardiako artista errusiar eredugarria, Eva Hesse-ren abstrakzioa eta Lee Lozano-ren lan korporala iristeraino. Odilon Redon-ek adierazi ezinezkoa eskaintzen digu etengabe. Paul Klee jakintsu-jolasera dator eta Alice Neel-ek bere maitale txarra erakusten digu, biluzik. Kiki Smith bera da, birritan. Hemen dauden artistek zorrotz erantzun zioten egoera politikoari: hala erakusten dute George Grosz-ek Lehen Mundu Gerra amaitu berritan egindako marrazkiek, Leon Golub-ek 1960ko hamarkadako arerio politikoei berariaz egindako erretratuek, Nancy Spero-k emakumeen torturaren gainean egindako irudikapenek, edo Kara Walker-ek egindako gogoetek esklabotzak Estatu Batuetan utzitako legatuaren inguruan. Bada Frank Lloyd Wright-en marrazki bat ere, arkitekturarekiko dudan interesaren adierazgarri. Robert Barry-k lan kontzeptuala eskaintzen du hizkuntza onaz, eta Keith Haring dugu kalearen ordezkari. K.O.S.-en adreilu bat dago, jaurtitzeko akaso. Gune honetan, marrazki edo pinturek eskua agertzen dute, pentsamendua jasotzen. Louise Bourgeois-ek eta Paul Thek-ek maileguan utzitako lanek ohoratzen dute aretoa. Bourgeoisi eta Theki beha egon nintzen urtetan, eta haien sorkuntzetako izu-larria eta poza partekatzen ditut. Bilduma honek aurrekariak, kidetasunak eta ereduak eskaintzen ditu, indarkeria, justizia, edertasuna, hitz-jokoak, boterea eta botere-abusua tratatzeko orduan.— Jenny Holzer

BESTE ATALAK

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

205. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

206. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

207. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

209. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

203. aretoa

208. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago