Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

205. aretoa

Info gehiago

207. aretoa

Info gehiago

Atalak

206. aretoa

Bere testuak aurkeztu eta hedatzeko Holzer-ek erabilitako baliabide anitzen adierazgarri da instalazio hau. Metal pintatuzko seinaleek eta errotulu elektronikoek publikoari mezuak helarazteko moduak dakartzate gogora; hala nola, kaleko kartelak eta iragarkiak. Survival saila izan zen Holzerrek errotulu elektronikoetarako propio sortutako lehen testua, eta Times Square-ko eta hiriko beste gune batzuetako publizitate-paneletan ipini ziren esaldiak ikusgai jatorrian: labur eta egokiak ziren, bertatik igarotzen zirenei irisgarri suerta zekizkien.

1980ko hamarkadaren hasieran ekin zion Holzerrek harrizko bankuak egin eta toki publikoetan kokatzeari; harridura eragiten dute, inskripzio eta oroitarri ofizialen forma izan arren, testu errebelatzaile eta basati nahiz hunkigarri eta argia hartzen baitute. Harriaren iraunkortasunak kontrastea egiten du Holzerrek erabili izan dituen euskarri efimeroekin, posterrekin eta errotulu elektronikoekin, esaterako. Kalko-paperean egindako marrazkiek dokumentatu egiten dute hitzak harrian behin-betiko grabatzeko prozesua. Areto honetan granito beltzezko bankuek Holzerren Under a Rock (1986) saileko testuak dituzte irarrita, eta Broad Foundation-ek mailegatu digu.

BESTE ATALAK

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

205. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

206. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

207. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

209. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

203. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

201. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

202. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

204. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago

208. aretoa

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Atala, 2019

Info gehiago