Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

Morandi – Greco / Luis Egidio Meléndez / Francisco de Zurbarán

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Bilboko Guggenheim Museoak hartzen duen Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak erakusketara.

Erakusketa honek Giorgio Morandi italiar margolariaren obra ugari dakartza lehen aldiz Bilbora. Erakusketan, Boloniako maisuaren 50 pintura eta akuaforte baino gehiago daude ikusgai, 40 urte baino gehiagoko ibilbide artistiko luzearen erakusgarri. Gainera, horiekin batera, margolariaren lanean eragina izan duten Antzinako Maisu batzuen obrak ere aurkeztuko dira.

“Bolonian jaio nintzen, 1890ean. Txikitatik margotzeko grina handia izan nuen, eta areagotzen joan zen urteek aurrera egin ahala, margotzeari buru-belarri ekiteko beharra sentitu nuen arte”. Morandik idatzi zituen hitzok, 1928an, Italiako L’Assalto aldizkarian argitaratutako “Autobiografia” batean.

Morandik bizitza osoa bere jaioterrian igaro zuen, Bolonian. Toki lasaia zen, baina kultura-tradizio handikoa, eta Italiako unibertsitaterik zaharrenaren egoitza. Lan eta bizi, guztia bere estudioan egiten zuen, huraxe zuen-eta logela ere: toki berezia zen, eta natura hila zirudien, bere horretan. Artistak han antolatu eta berrantolatzen zituen objektu berberak, behin eta berriz, konposizio sotilki desberdinetan, eta etxeko tresna hutsal baina kuttun horiek irudikatzeko aukera amaigabeak jorratzen zituen. Ez zuen inoiz bidaiatzea gogoko izan. Ez zuen atzerrian erakusketarik egin nahi, eta, nazioartean arrakasta zuen arren, sei hiritan soilik egon zen bere bizitza osoan: Florentzian, Milanen, Paduan, Erroman, Venezian eta Winterthurren, Suitzan.

Erakusketa honetan, Morandiren lanaren alderdi jakin bat aztertu nahi da: nolako eragina izan zuen iraganeko Maisu Handien pinturak margolari horren artearen garapenean. Erakusketak oinarri hartzen du margolariaren natura hilen aukeraketa bat, 1920ko hamarkadatik hirurogeiko hamarkadaren hasierara bitartean egindako lanez osatua, eta loturak ezartzen ditu obra horien eta margolari italiarrak miresten eta aztertzen zituen artisten obren artean. Artearen historiaren ikasle saiatua izanik, askotariko iturrietara jo zuen bere arte-ikasketetan. Erakusketa honen ibilbideak XIX. mendearen aurretik egondako hiru pintura-eskola aztertzen ditu, horietako bakoitza nazionalitate batekin lotua: XVII. mendeko espainiar pintura eta natura hilen tradizioa; XVI. mende amaiera eta XVIII. mende hasiera arteko Boloniako eskola; eta, azkenik, XVIII. mendeko Jean-Baptiste Siméon Chardin frantziar margolari handiaren natura hilak. Morandik ez zuen aukerarik izan maisu horien lanak zuzenean ikusteko, eta aldizkari eta monografien bidez ezagutu zituen, nagusiki. Seguruenik, espainiar pintura Alessandro Contini-Bonacossi kondearen bildumari eta Italian eta atzerrian egindako bidaia urrietan bisitatutako museo edo erakusketei esker ezagutuko zuen.

“Ikasteko izan dudan iturri bakarra obrak ikertzea izan da beti, hala iraganeko artistenak nola gaur egungoenak, gure galderei erantzuteko ahalmena baitute, guk horiek ongi egiten baditugu”.

Erakusketa honek artistari buruzko ikuspegi paregabea ematen du, Europa osoko bilduma publiko eta pribatuetako lanak biltzen baititu.

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak erakusketa Iberdrolaren babesari esker gauzatu da. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Greco / Luis Egidio Meléndez / Francisco de Zurbarán

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1942

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1920

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Loreak (Fiori)

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi - Jacopo Bassano / Giuseppe Maria Crespi / Pietro Longhi

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Jean-Baptiste Siméon Chardin

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1928

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1956

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago