Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

Natura hila (Natura morta), 1930

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1928

Info gehiago

Iruzkinak

Morandi – Jean-Baptiste Siméon Chardin

Izenburua:
Morandi – Jean-Baptiste Siméon Chardin
Erakusketa:
Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Natura hila
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Chardin, Jean-Baptiste-Siméon | Greco, | Morandi, Giorgio

Giorgio Morandi-k XVIII. mendeko Jean-Baptiste Siméon Chardin frantziar maisu handiaren artearenganako zuen grinak ageriko arrastoak utzi zituen haren natura hiletan. Bi artistek bereziki hurbil bizi izan zituzten beren inguruko objektuak, eta horiek behatzen gozatu zuten.

Gune itxiek eta etxeko txokoek osatzen dute Morandiren eta Chardinen poesia. Eguneroko objektu arruntenen poesia da. Esne-pitxerrek, botilek, kobrezko eltze eta ontziek, platerek, kaikuek eta frutek Frantziako maisuaren artea Morandiren natura hilekin lotzen dute. Etxeko gune eta erritoek lotura naturala ezartzen dute bi maisu handien ikerketa-ibilbideen artean.

Chardinek Morandirengan eragiten duen miresmenak aditzera ematen du “errealitatea behatzean maila emozionalean gehiago sakontzeko borondatea” zuela. Boloniako margolariak, ohikoa zuen moduan, arreta handiz behatzen zituen Chardinen koadroak, xehetasun txikienen bila. Chardinen lanean, Greco-ren lanean bezala, Morandik bere koadroetan sar zitzakeen motibo txikiak aurkitu zituen, eta bere natura hiletara eraman zituen; esaterako, areto honetan ikusgai dauden Chardinen bi koadroetako karta-gazteluaren xehetasuna.

Elkarrizketa batean, hau adierazi zuen Morandik: “Nire ustez, Chardin natura hilen margolaririk onena da ere (...), bere pigmentuak, formak, espazioaren sena eta bere matière (edo materia) erabiliz (...) maila pertsonalean eragiten zion mundu bat iradokitzea lortu zuen”. Hain zuzen ere, 1932an, Chardinen lanari buruzko monografia bat heldu zen Italiara, eta Morandik orri batzuk atera zituen hortik, bere estudioko horman itsasteko.

Morandiren lanetan ez dago Frantziako maisuaren lanaren aipamen literalik. Koadro batean soilik ikusten da argi eta garbi Morandik Chardinen Musikaren ezaugarriak (1765) laneko elementuak hartu zituela, Natura hila (musika-tresnak) margolanerako; hain zuzen ere, 1941ean egin zuen hura, lagun batentzat.

1930ean, lagun bati idatzitako gutunean, hau idatzi zuen: “Nahikoa litzateke, niretzat, Chardinek egin zuenaren hamarrena egitea”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Greco / Luis Egidio Meléndez / Francisco de Zurbarán

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1942

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1920

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Loreak (Fiori)

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi - Jacopo Bassano / Giuseppe Maria Crespi / Pietro Longhi

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Jean-Baptiste Siméon Chardin

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1928

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1956

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago