Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
Natura hila (Natura morta), 1942
Loreak (Fiori)
Iruzkinak
Natura hila (Natura morta), 1920
- Izenburua:
- Natura hila (Natura morta), 1920
- Erakusketa:
- Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Erakusketak | Natura hila | Espainiako Urrezko Aroa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Margo metafisikoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Greco, | Morandi, Giorgio | Zurbarán, Francisco de
Contini-Bonacossi kondearen bilduma, Espainiako maisuen lanez osatua, 1930ean jarri zuten ikusgai Erroman. Italiako bildumarik handiena zen eta obra bereziki finak biltzen zituen, besteak beste, Murillo, Velázquez, Greco eta Zurbarán artistenak.
Giorgio Morandi-k 30 urte zituenean margotu zuen natura hil hau, koadroaren beheko aldean, sinaduraren ondoan dagoen data ikusita ondoriozta daitekeenez. 1920 inguruan, Erromako Valori Plastici aldizkariak Italian eta atzerrian antolatutako erakusketetan parte hartu zuen artistak. Formen irudikapen plastikoak multzoaren poetika islatzen du. Planoan banatutako lau objektuek itxura biziki geometrikoa hartzen dute. Esan dugun moduan, argi eta garbi, Zurbaránen natura hilaren antolaketa erritmikoaren antza du. Koloreak, trinkoa denez, gorputza ematen die egiturei. Eskuinetik sartzen den argiak, leuna eta lausoa izan arren, itzal oso ilunak sortzen ditu. Itzalok indartu egiten dute lau objektuek konposizioan duten presentzia.
Natura hil hau bereziki nabarmentzen da artistaren ibilbidean, bi ezaugarri direla-eta: batetik, italiar maisuak ohol gainean margotutako lan urrietako bat da; bestetik, artistaren ekoizpenean oso ezohikoa da koadroa laukizuzena izatea.
Lanaren kolore-sorta krema-koloretik marroi ilunera doa, garapen ia monokromatikoarekin. Tonuak opakuak eta solidoak dira, eta kolorez kargatutako pintzelkada trinkoz emanda daude, halako moldez non pintzelak oholaren gainean egiten duen soinua entzun dezakegula baitirudi. Morandiren garai hartako lanez, Giorgio de Chirico italiar margolariak esan zuen “objektu ohikoenen metafisika” zirela.