Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

Loreak (Fiori)

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Info gehiago

Iruzkinak

Morandi - Jacopo Bassano / Giuseppe Maria Crespi / Pietro Longhi

Morandi-k ez zuen inoiz berariaz miresmenik adierazi jaioterriko artearekiko. Boloniako pintura-tradizioak Erdi Aroan zuen jatorria, baina artistak nahiago zuen Erromako arteko adibideetara jo, han Caravaggio aritu baitzen lanean; baita Florentziara eta errenazimendu goiztiarreko toskanar artisten sinpletasun soilera ere. Agian geografikoki hurbil zituelako, ez zuen beharrik izan Boloniako artistei buruzko argitalpenak lortzeko; hain zuzen ere, ez du horrelakorik bere liburutegian.

Baina, halabeharrez, Italiako antzinako arteko genero-pinturaren tradizioa ere —Boloniakoa nahiz beste eremu batzuetakoa— inspirazio-iturri izan zen harentzat: bost mihise txiki hauek Morandiren bilduma pribatukoak dira; Via Fondazza kalean zuen etxeko eta logela moduan ere erabiltzen zuen estudioko hormetan zeuden zintzilikatuak.

Morandik koadrook erosi eta ageriko toki batean jarri zituen, haiek miresteko moduan. Italiako genero-pinturaren tradizio luzearen zenbait ordezkarik deitu zuten Morandiren arreta: Jacopo Bassano, XVI. mendeko veneziar maisua; Giuseppe Maria Crespi, azken barrokoko margolaria; eta Pietro Longhi, XVIII. mendeko veneziar maisua genero-eszenetan.

Crespiren obra askotan natura hilak daude, baina ekintza nagusiaren osagarri hutsak dira. Gainera, haren gaztaroko lan askoren benetako gaia natura hila da. Horregatik, pentsa daiteke haren koadroek Morandiren interesa piztu zutela azken horren ibilbidearen hasieran.

Roberto Longhi-rentzat, Crespi Chardinen baliokide italiarra zen, eta Morandik berariaz adierazi ez zuen arren, gaitasun piktoriko handiak ikusten zituen Crespiren lanean, ia Frantziako maisuaren parekoak. Are gehiago, haren begirada zorrotzak gozamena eta inspirazioa bilatzen zituen etxean zituen Crespiren hiru mihise txikietan.

Hogeita hamarreko hamarkadan, Morandiren natura hilak bi tradizio piktoriko berezitu gorpuzten hasi ziren: batetik, tradizio toskanarra, Piero della Francesca-ren ildotik; zehatza, dotorea eta zorrotza zen argiaren sintesian, eta Morandiren gustukoena. Bestetik, tradizio boloniarra ere hezurmamitu zuen Morandik, batez ere Carracci anaien eskutik garatu ondorengo aldia; bi margolariok XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera artean egon ziren jardunean. Bigarren tradizio hori “naturalistagoa” da; errealitatearen behaketatik hurbilago dago, alderdirik arrunt eta xumeenak barne. Kontrako bi ezaugarri horiek batera egoteak ustekabeko sintesiak sortzen ditu italiar maisuaren mihiseetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Greco / Luis Egidio Meléndez / Francisco de Zurbarán

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1942

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1920

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Loreak (Fiori)

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi - Jacopo Bassano / Giuseppe Maria Crespi / Pietro Longhi

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Jean-Baptiste Siméon Chardin

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1928

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1956

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago