Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

Natura hila (Natura morta), 1920

Info gehiago

Morandi - Jacopo Bassano / Giuseppe Maria Crespi / Pietro Longhi

Info gehiago

Iruzkinak

Loreak (Fiori)

Morandi-ren esplorazio artistikoan, loreontzia ere funtsezko motiboa da. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, artistak askotariko pitxer eta loreontzien errepikapen eta aldaerak margotu zituen. Gogora dezagun Morandiren begirada zorrotzak iraganeko maisu handien lanetan hautematen zituen xehetasunak: elementu txikiak, argi-distirak, bizitasunez betetako pintzelkadak eta haien lanetan aurki ditzakegun beste alderdi iradokitzaile batzuk.

Morandi gazteak beste artistengandik jasotako eraginen artean, Greco-ren Deikunde handi bateko aingeruaren eta Ama Birjinaren oinetan dauden lore zuri batzuk nabarmentzen dira. 1918an, italiarrak margolan horren erreprodukzio txiki bat ikusi zuen, eta loreen xehetasunak liluratuta utzi zuen.

1949ko Loreak margolanak loreontziaren apaingarri dotoreak ditu bereizgarri. Morandik tonu arrosa berbera erabili zuen apaingarrien eta lore-hostoen artean lotura sortzeko. Loreen korolak kolorez betetako pintzelkada trinkoz daude eginak, eta badirudi pisua dutela pitxerrean, hura ezegonkor ageri baita, erortzeko zorian. Lore-hostoak harrigarriak dira; belus zuriz eta arrosaz estaliak egongo balira bezala.

Morandiren ustez, bizitzak proposatzen zituen benetako gaiak, irudikatzea merezi zutenak, paisaia, loreak eta natura hilak ziren. Ia besterik ez zuen margotu bere bizitzan, eta haren ikerketen ardatza izan ziren. Behin eta berriro landu zituen. 

Morandik helduaroan margotutako Loreak, 1950eko hauek, esaterako, haren lan ederrenen artean daude. Badirudi beretzat egindako zirriborroak zirela, baretasunez eta poesia biziz betetako izpiak. Koadro honetan ongi ikus dezakegu forma klasikoak aukeratu zituela. Ez zuen interes handirik lore-begien bizitasunean eta freskotasunean; hala, lore lehorrak edo zetazkoak aukeratzen zituen, une iheskorretik harago joan eta gauzen esentzia garbienera hurbiltzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Greco / Luis Egidio Meléndez / Francisco de Zurbarán

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1942

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1920

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Loreak (Fiori)

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi - Jacopo Bassano / Giuseppe Maria Crespi / Pietro Longhi

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1930

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Morandi – Jean-Baptiste Siméon Chardin

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1928

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Natura hila (Natura morta), 1956

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak, Iruzkina, 2019

Info gehiago