Edukira zuzenean joan

Mark Rothko: argizko paretak

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Info gehiago

Iruzkinak

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Izenburua:
[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera
Erakusketa:
Mark Rothko: argizko paretak
Gaiak:
Kolorea | Ibilbide artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Pintura

Ongi etorri Mark Rothko, argizko paretak erakusketara.

2003. urtean, Rothkoren mendeurrena ospatzeko, Basileako Beyeler Fundazioak Rothkoren margolanez osatutako hainbat gela prestatu zuen, artistaren seme‑alaba Kate R. Prizel eta Christopher Rothkoren lankidetzarekin. Orain, erakusketa horren bertsio zabalagoa ikus daiteke Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketan, Rothkok bere ibilbidean izan dituen fase guztietako lan adierazgarriak daude ikusgai. Artistari eta haren lanari omenaldi hunkigarria egiten zaio.

Mark Rothko errusiarra zen jaiotzez, eta Espresionismo abstraktuaren artista bikainetariko bat izan zen; 1940.eko hamarkadaren erdialdean New York hirian sortu zen mugimendu hori, eta hurrengo hamarkadan garrantzi handia hartu zuen Ameriketako Estatu Batuetako artean. New Yorkeko Eskola izenaz ere ezaguna da mugimendu hori.

Espresionismo abstraktua estilo aldetik aniztasun handikoa zen, arte ez‑figuratiboaren esparruan neurri handi batean, nahiz eta esparru horretakoa bakarrik ez izan. Hona hemen Espresionismo Abstraktuko margolan gehienek dituzten oinarrizko ezaugarriak: koadroaren azaleraren ezaugarriei eskainitako arreta; oso mihise handiak erabiltzea; espazioa lantzerakoan, mihisearen zati guztiek funtsezko eginkizuna izatea lanaren osotasunean; margotzearen ekintza bera gorestea, ikusizko komunikazio gisa; eta emozio hutsa zuzenean mihisera eramateko ahalegina. Mugimendu horrek eragin izugarria izan zuen geroagoko hainbat lan motatan, batez ere koloreak eta materialak erabiltzeko moduan.

Erakusketa hiru ataletan banatuta dago. Lehenengoan, 1930eko hamarkadaren amaierako eta 1940ko hamarkadaren hasierako hainbat lan dago ikusgai. Hasieran artistak izan zituen eraginak erakusten dizkigute. Forma anitzeko pinturak izeneko lan multzo bereizi batek espazioan kokatutako kolore gardenetan oinarritutako ikusmolde baten hasiera markatzen du. Bigarren atalean, 1950eko hamarkadako lan heldua ikus daiteke: mihise handi eta distiratsuak, kolorezko laukizuzen nabarmenekoak, Rothkori ospea eman ziotenak. Eta, hirugarren atalean, 1960ko hamarkadako lanetan hasieran kolore biziak agertzen dira, eta geroago kolore marroiak, beltzak eta grisak erabili zituen (agian, artistaren gogo-aldartearen erakusgarri).

Rothkok berak gogoko zuen galeriei «meditaziorako kaperak» deitzea. Nahiago zuen bere margolanak argi motel, leunaz erakustea. Horri esker, margolana ez den guztia baztertu nahi zuen, eta ikusleak artelanarekin hurbileko harremana izatea.

BESTE ATALAK

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Liliten errituak

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1948

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (beltza gris gainean)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago