Edukira zuzenean joan

Mark Rothko: argizko paretak

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria

Info gehiago

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Izenburua:
Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964
Erakusketa:
Mark Rothko: argizko paretak
Gaiak:
Artea eta espazioa | Kolorea | Tamaina
Artelan motak:
Pintura

Margolan hau 1964koa da. 1950eko hamarkadako lanen aldean, formatu aldaketa nabarituko duzue. Orduan, laukizuzen definitu gabeak bata bestearen gainean jarri ohi zituen. Lan honetan berriz, laukizuzen bat beste baten barruan margotu du. Laukizuzen okre nabar handi batek ia mihise osoa estaltzen du eta horren inguruan ertz more iluna dago. Laukizuzen handi hau ez da inolaz ere hondo jakin batean dagoen irudi lau bat. Alabaina, badirudi paisaia antzeko espazio batera garamatzan leiho bat dela. Argitasunaren eta iluntasunaren bariazio urtsuek ematen dute espazioaren sakontasuna. Laukizuzenaren ertzak erabat markatuta daude, baina ez dira zorrotzak. Ertz horiek agerian uzten dituzte, hain zuzen, margolanari atmosfera efektua ematen dioten kolore geruzak.

Rothkoren lanak izan zuen iluntze dramatikoa erakusten du margolan honek. Lan handia eta indartsua da. Handitasun giro horrek Rothkok handik urte gutxi batzuetara izan zuen beste enkargu bat aurresan zuen. Hain zuzen ere, Houstoneko kapera baterako margolanak eskatu zizkioten. Muralak ikaragarri handiak eta sakonak dira. Beltza da nagusi. Lan hauek egiten ari zenean, eragin handia izan zuten berarengan. Baliteke helburu erlijiosoagatik harengan indar handiagoa izatea. Lan hauek amaitu eta gero, oso gaixo jarri zen. Berezko etenaldia sortu zen proiektu handi honen eta geroko lanen artean. Rothkorentzat hausnarketarako eta gogoetarako garaia izan zen. Hurrengo lanetan, heriotzaren kontzientzia berria ikus daiteke.

BESTE ATALAK

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Liliten errituak

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1948

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (beltza gris gainean)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago