Edukira zuzenean joan

Mark Rothko: argizko paretak

Liliten errituak

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea, 1948

Izenburua:
Titulurik gabea, 1948
Erakusketa:
Mark Rothko: argizko paretak
Gaiak:
Artea eta emozioa | Kolorea

Rothko hil eta gero, Forma anitzeko pinturak izenez ospetsu egin ziren konposizio serieko artelanetako bat dugu hau. Lan hauetan, Rothkok kolorean arreta berezia jartzen du; koloreak naturako irudien edo erreferentzien tokia hartzen du. Une horretatik aurrera, Rothkok kolorearen bidez islatuko du emozioa.

Forma anitzeko pinturak obra hauetan, kolorearen eremuak irregularrak dira. Mihiseak margo likidoak xurgatu ditu, eta ertz ahulak, zehaztu gabeak sortzen dira. Irudi batzuk profil zurixkez inguratuta daude, eta halo itxura dute. Garai hartan, mihiseen aurrealdea margotzeaz gain, aldeak ere margotzen zituen. Margolanak markorik gabe erakusten zituen, margotutako aldeak ikus zitezen.

Rothkoren ustez, bere lanetan objektu arruntik margotzen ez bazuen, argitasun handiagoa lortzen zuen. Izan ere, haren ustez, ikusleek ez zuten arreta galtzen halako objektuek ekartzen dituzten asoziazio mugatuekin. Aitzitik, ikusleak aske ziren margolanaren aurrean erantzun freskoa, emoziozkoa izateko. Helburu garrantzitsuena egia unibertsalak adieraztea zen. Beharrezkoak ez ziren xehetasunak kenduta, egia horietara zuzenago iristen zela uste zuen. 1949. urtean esan zuenez:

"Margolarien lanak argitasunerantz egin behar du aurrera, denboran puntu batetik bestera doan heinean. Hau da, margolariaren eta ideiaren artean dauden oztopoak kendu egin behar dira".

BESTE ATALAK

[Mark Rothko: argizko paretak]. Sarrera

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Metrorako sarrera (Metro geltokia, Metroko eszena), 1938 

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Liliten errituak

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1948

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1950

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea, 1952-53

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Urdina eta grisa, 1962. Iruzkin osagarria

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (aran kolorea eta marroi iluna), 1964

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (gorria, laranja)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago

Titulurik gabea (beltza gris gainean)

Mark Rothko: argizko paretak, Iruzkina, 2004

Info gehiago